Irismena eta edukia
Carlos Fernandez Casadoren proiektuen artxiboko dokumentazioa biltzen du funtsak. Haren izena daraman bulego teknikotik eta bere artxibo pertsonaletik datoz dokumentuak. Ingeniaritza zibileko lanen espedienteek eta proiektuek osatzen dute, bereziki, edukia. Planoekin, proposamen teknikoekin, aurrekontuekin, egituren kalkuluekin eta antzekoekin batera, lanak gauzatu aurretik, bitartean eta ondoren egindako hainbat argazki dituzte espediente horiek. Ingeniariarekin lotutako beste dokumentu batzuek (gutunak, eskuizkribuak, argazkiak) osatzen dute funtsa.
Historia e biografía
Carlos Fernandez Casado Logroñon jaio zen 1905eko martxoaren 4an eta Madrilen hil zen 1988ko maiatzaren 3an. 1924an, hemeretzi urterekin, eskuratu zuen Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua. Gainera, beste titulu batzuk ere eskuratu zituen: Parisko “Ecole Superieure d’Electricite” eskolako Irrati-telegrafia ingeniaritza titulua, Telekomunikazioko ingeniaritza titulua (1927), Filosofia eta Letretako lizentziatura, Historian espezializatuta (1944) eta Zuzenbide-lizentziatura (1973).
Karrera profesionala Granadan hasi zuen ingeniari gisa. Bertan, Gallo talde abangoardistako Federico Garcia Lorca idazlearekin eta Fernando de los Rios politikoarekin adiskide egin zen eta ingeniaritzari buruzko bere pentsamenduaren oinarriak eratu zituen.
1932an, Madrilera itzuli zenean, Huarte y Cía enpresan hasi zen lanean. Enpresa horretan garatu zuen bere jarduera profesionalaren zati handi bat eta hantxe bertan sortu zuen, 1950ean, eredu murriztuan egiturak aztertzeko laborategi bat. Lan hori eta Herri Laneko Ministerioko ingeniari-funtzionario lana aldi berean egin zituen eta, 1967an, “Carlos Fernandez Casado” sozietatea sortu zuen Javier Manterola Armisen ingeniariarekin eta Leonardo Fernandez Troyano bere semearekin batera, egitura-lanen proiektuak garatzeko eta zuzentzeko.
Irakaskuntzako jarduerari dagokionez, Madrilgo Escuela de Caminos eskolako Fabrikako Zubiak katedra okupatu zuen Fernandez Casadok 1961. urtetik aurrera. Halaber, Torroja institutuko Eraikuntzaren Goi Ikasketen Ikastaroan –CEMCO gisa ezagutzen dena– klaseak eman zituen. Garai hartan, Iberoamerikako profesionalei zuzentzen zitzaien.
Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiko Monumentuen Zaharberritze Institutuan ere klaseak eman zituen. San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademikoa izan zen 1976. urtetik aurrera eta hainbat sari jaso zituen, hala nola Zubien eta Egituren Nazioarteko Erakundeko domina eta Aurreatezatuaren Espainiako eta Nazioarteko erakundeen dominak. Hainbat idazkitan ageri dira bere ikerketak, hitzaldiak eta pentsamenduak. Izaera teknikokoak, hau da, egitura-kalkuluaren edo materialen erresistentzien teoriari eta garapen praktikoari buruzkoak, monografikoetan, kongresuetako aktetan eta estatuko eta nazioarteko aldizkari espezializatuetan biltzen dira. Aipatzeko moduko testuak dira Cálculo de las estructuras reticulares (1934), Resistencia (1941) edo La arquitectura del ingeniero (1945).
Espainiako ingeniaritzaren ondasunari buruz egin zituen ikerketak aitzindariak izan ziren bere garaian. Gaur egun, berriz, derrigorrez kontsultatu behar dituzte herri lanen historia ikertzen dabiltzanek. Adibidez Historias del puente de España: puentes romanos edo Acueductos romanos en España lanak. Gainera, beste hainbat ezagutza-alorretan ere sakondu zuen, historian, arkeologian eta filosofian, esaterako.
Hogeita hamarreko hamarkada hasieratik hirurogeita hamarreko hamarkadara arte, egindako proiektuak modernitatearen eta nazioartean garatzen ari ziren teknika berrienak jasotzearen alde egindako apustu argia izan ziren. 1930. urtetik hasita, tarte zuzeneko zubi motak sistematikoki aztertu zituen. Horren ondorioz, Altuera Hertsiko Zubien Bilduma sortu zen, 1939. urtean Herri Lanen Ministerioak onartu zuena. Hirurehun bat zubi eraiki ziren Bildumako modeloekin; besteak beste, El Pardo edo Puerta de Hierro zubiak.
Biak hala biak 30eko hamarkadan eraiki ziren. Nazioartean ezagun egindako bere ingeniaritza-lanen artean kokatzen dira Las Rozas-Villalba autobideko hainbat mailatako pasaguneak, Ebroren gaineko Castejongo zubia, Quentarreko presa, Najerrillako akueduktua, Dorre Zurien eraikuntza-egiturak edo San Mames estadioko tribunaren estalkia.
Horietako hainbat eta hainbat lanen probak Huarteko laborategian egin ziren eredu murriztuekin. Huarteko laborategi hori, geroago, bere bulegora lekualdatu zen; Meridako zubiaren autozinbriak, Avilesko Ijezketako Nabearen estalkia, Galapagar zubiarentzako mikro-hormigoiaren eredua, hainbat habe aurreatezatu eta zubi jarraituentzako kaxa-habeak, esaterako laborategi horretan egin ziren.
Eskuratzeari buruzko informazioa
Alde batetik CEDEXen eta, bestetik, Carlos Fernandez Casado jaunaren ondorengoen eta Carlos Fernandez Casado, S.L. enpresaren artean, 2008ko otsailaren 27an, sinatutako hitzarmenaren ondotik jaso zen funtsa CEHOPU dokumentazio-zentroan, bere lanak eta pentsamendua ikertzeko, banatzeko eta kontserbatzeko asmoz.
Sarrera berriak
Akordioa sinatu zenetik ez da ezer berririk sartu.
Antolaketa
Multzo nagusi batean antolatuta dago espedienteei eta lan zibileko proiektuei buruzko dokumentazioa. Gutunak, eskuizkribuak eta material grafikoak (lanen proiektuekin zuzenean lotu gabekoak), berriz, aparteko hiru multzotan biltzen dira. Ia berrehun lan eta bi mila argazki inguru daude inbentariatuta artxiboan.
Erabilera-baldintzak
Gune honen bidez erabilgarri dauden edukiak erabil daitezke, baldin eta aipatzen bada: Carlos Fernandez Casado Archivo, CEHOPU-CEDEX. Argazkien kasuan ere irizpide bera aplikatzen da. Eskaerak eskuz eta Artxibora zuzenduta egin behar dira. Eskaeran, gainera, eskatutako materiala zertan erabili nahi den zehaztuko da.
Sarbide-baldintzak
Alde aurretik eskaera eginda, CEHOPU dokumentazio-zentroan kontsulta daitezke jatorrizko dokumentuak. Kontserbazio-egoerak hala eskatutakoan, digitalizatutako kopiak soilik kontsulta daitezke.
Baldintza teknikoak
Ez da irakurtzeko gailu berezirik behar dokumentazioa kontsultatzeko.
Procesamento
2007 | Proiektu-espedienteak eta lanak deskribatzen hasi zen, “Carlos Fernandez Casado. Ingeniaria” erakusketan erabiltzeko.
|
2007-2010 | Material grafikoa (argazkiak, planoak…) digitalizatzen hasi zen. Espedienteak eta material grafikoa deskribatzeko lanarekin jarraitu zen. 2009an, deskribapenak EAD-XML estandarrera bihurtzeari ekin zitzaion.
|
Aipatzeko modua
Archivo Carlos Fernández Casado, CEHOPU-CEDEX
Lotutako dokumentazioa
- Archivo General de la Administración
- Archivo del Ministerio de Fomento
Bibliografía
- Bonet Correa, Antonio; Fernández Troyano, Leonardo; Manterola Armisén, Javier. Carlos Fernández Casado. Madrid: Fundación Esteyco, 1997. 119 p. : il. b. y n. ; 23 cm. ISBN 84-92-1092-2-X
- Carlos Fernández Casado. Ingeniero. Madrid: Ministerio de Fomento, Centro de Publicaciones, 2007. 2 v. (309, 258 p.) : il. col., b. y n. ; 26 x 22 cm. ISBN: 978-84-7790-441-0
- De parte a parte : Carlos Fernández Casado S.L. Oficina de Proyectos. Madrid: Carlos Fernández Casado, S.L., 2004. 275 p. : il. ; 32 cm
- Fraile, Alberto; Hermanns, Lutz; Alarcón, Enrique. El cálculo de estructuras en la obra de Carlos Fernández Casado. Informes de la construcción. 2008, 60 (509): 45-56, 37
- Juan Aracil, José Luis. Semblanza de un hombre. Cauce 2000: Revista Cultural, Técnica y Profesional de los Ingenieros de Caminos. 1983, (1): 33-34
- Manterola Armisén, Javier. Personalidad y obra de Carlos Fernández Casado. Revista de Obras Públicas. 1988, (3274): 1013-1026
- San Baldomero Ucar, José. Ingeniería y filosofía : Carlos Fernández Casado y Xavier Zubiri. Logroño: Instituto de Estudios Riojanos, 1992. 79 p., il. ; 24 cm. ISBN 84-87252-80-X
- Sopeña Ibáñez, Federico; Chueca Goitia, Fernando; Pardo Canalis, Enrique; Moya Blanco, Luis; González de Amezúa, Ramón. Necrologías del Excmo. Sr. Don Carlos Fernández Casado. Academia, 1988, (66): 75-102